Camino Lizardi, 4 bajo
Donostia - 20015
Tlf. 943 274 885
Fax 943 292 505
608 676 435 (Larrialdiak 24h)
otxoki@otxoki.com

ALBISTEAK

ARKAKUSOAK!!! Guri eta gure maskotei bereziki erotu egiten gaituzten xomorro txikiak dira. Benetan gogorrak eta azkarrak dira, eta hauekin bukatzea desafio bat bihurtzen da.

Ondoren, arkakuso baten bizitza zein den azalduko dizuegu eta honekin bukatzea zergatik den hain zaila ulertuko duzue: Arkakuso heldu batek 15 egunetako bizia du soilik, baina bere bizitzako egun bakoitzean 50 arraultze ipintzen ditu, zakur edo katu baten gainean utzi eta hauek mugitzen direnean lurrera erortzen dira arraultzeak, gure etxekoan seguruenik. Hemen "trintxeratu" egiten dira leku ilun eta heze baten bila;baldintza hauetan 2 urte arte bizi daitezke. Hau da, egurraren arraildura, ormoin, sofa, kortxo eta oinoihaletan arkakuso arraultzeak eduki ditzakegu eta hauek metamorfosi batzuk jasan ondoren, gure etxeko arkakuso berrietan bilakatuko dira.

¿Zergatik daude udan arkakuso gehiago? Bero eta hezetasun gehiago dagoelako da eta hauek direlako arkakuso heldu bat bizitzeko baldintza egokienak.

¿Zergatik daude neguan arkakusoak? Gaur egun, nahiz negua izan, gure etxeetan beroa egiten duelako. Beraz, arkakusoekin bukatzeko beharrezkoa da:

  1. Zakurraren arkakuso helduak hiltzea (spray, pipetak, etab.)
  2. Etxean dauden arkakusoen arraultzeak desagertaraztea (etxerako spraya)
  3. Produktu berezi batez (program) arkakusoek arraultze emankorrak jarri ditzaten aldez aurretik galeraztea